• Egutegia

    Abendua 2007
    A A A O O L I
    « Aza   Urt »
     12
    3456789
    10111213141516
    17181920212223
    24252627282930
    31  

Luis Scola

Luis Alberto Scola Argentinako saskibaloi jokalaria da 1980ko apirilaren 30ean jaioa Buenos Airesen, gaur egun Hoston Rockets taldean jokatzen du.

Bere saskibaloi bizitza ACB ligan eduki du Tau Ceramica Baskonia taldean egon da 2000. urtetik 2007ra arte, Argentinako ligan ere jokatu du, Ferro Carril Oeste taldean. 2002. urtean NBA-ko “draftean” aukeratua izan zen San Antonio Spurs taldean 56. postuan.

2007ko uztailan Texaseko taldeak Houstonera bidali zuen Scola, 3 urtetako kontratuarekin.

Luis, txikitatik jokatzen du saskibaloian eta 15 urte zituela Argentinako selekzioarekin jokatzen zuen. 15 urterekin hasi zen Ferro Carril Oeste taldean jokatzen 3 denboraldiz eta 1998. urtean Tau Baskoniak fitxatu zuen, nahiz eta gero Gijonera bidali minutuak edukitzeko LEB ligara. 2 urte igaro zituen Gijonen. Ondoren Gasteizeko taldera itzuli zen eta bertan lortu ditu bere lorpen handienak. Scolak 2007. urtera arte jokatu zuen Gasteizen eta urte honetako udan Estatu Batuetako ligara salto ematea pentsatu zuen eta baita egin ere. 2007ko udan Argentinako selekzioarekin MVP saria lortu zuen Ameriketako preolinpikoan, bere taldea finalera eraman zuen bertan Estatu Batuetako selekzioaren aurka galduz, Lebron James, Kobe Bryant, Carmelo Anthony, Dwight Howard, Chris Paul… jokalarien aurka. Nahiz eta jokalari guzti hauek egon MVP izendatu zuten Scola.

NBA-n

Houston Rockets taldearekin denboraldi aurrean debutatu zuen New Orleans Hornets taldearen aurka, baina ez zuen zortea izan bere taldeak galdu egin bai zuen, Scolak 8 puntu eta 7 errebote lortu zituen. Talde berriaren afizioaren aurka urriaren 11an jokatu zuen eta 26 minututan 17 puntu eta 6 errebote lortu zituen. Gaur egun arte jokatu dituen partidu hoberenak Phoenix Suns, San Antonio Spurs eta Miami Heaten aurka izan dira. 20 puntu sartuz partidu bakoitzean, gainera Phoenixen aurka 11 errebote lortu zituen,San Antonioren aurka 4 eta Miamiren aurka 9.

Lorpenak

Bere lorpen handienak Argentinako selekzioarekin eta Tau Baskoniarekin lortu ditu.

  • 2004ean urrezko domina lortu zuen Atenaseko olinpikoan.
  • 2002an zilarrezko domina Indianapoliseko munduko txapelketan.
  • 2007ko udan zilarrezko domina Ameriketako preolinpikoan.
  • 3 errege kopa Tau Baskoniarekin 2001-2002, 2003-2004, 2005-2006
  • 2001-2002 urtean ACB liga lortu zuen.
  • 2005 eta 2007ko MVP saria lortu zuen ACB ligan.

Euroligako saskiratzaile nagusia da historia guztian zehar.

Leave a Reply

Itxi
Bidali postaz