• Egutegia

    Urtarrila 2008
    A A A O O L I
    « Abe   Ots »
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  

Ordizia-Cafes Aitona, finalerdiak

Ligako azken jardunaldian erabakitzen zen dena eta goizean Iraurgik eta Easok jokatutako partiduaren ondoren Ordiziarrak bazekiten sailkatuak zeudela beraien partidua jokatu baino lehen Zarautzen aurka. Irabazi ezkero Cafes Aitonarekin ikusiko ziren aurpegiak finalerdietan eta galdu ezkero Iraurgiren aurka eta 79-85 irabazi zuten, beraz finalerdiak Cafes Aitonaren aurka jokatuko dute.

Ligan Ordiziarrek 2 partidu soilik galdu dituzte, lehenengoz Arrasateren aurka 60-52 markagailuaz eta bigarrena Cafes Aitonaren aurka oso partidu txarra jokatu ondoren. Donostiarrak dira ligan puntu gehien egiten dituen taldea eta gutxien jasotzen dituena, hau ikusi ondoren esan daiteke oso partidu zaila izango dela, baina Majori kiroldegian irabazi dezakete, gero Donostiara esperantza pixka batekin joateko.

Ordiziarrak badakite nola jokatu beharra daukaten irabazteko, baina oso luzeak eta azkarrak dira eta hori pixkat zailtzen dizkio gauzak Ordiziarrei. Beraiek dakiten bezala jokatu ezkero zerbait egiteko gai dira. Notizia ona daukate Ordiziarrak, baja oso garrantzitsua daukate Donostiarrak, beraien jokalari hoberenak ez baitu jokatzen. Hala eta guztiz, oso zaila izango da irabaztea.

Ordiziarrak eguberrietako torneo batean parte hartu zuten eta finaleraino iritsi ziren bertan Easoren aurka galduz, horrela 11 partidu segidan irabazitako bolada ona urratuz. Partidu hura oso ondo etorriko zaie Cafes Aitonaren aurka beste mentalitate batekin ateratzeko.

One Response to “Ordizia-Cafes Aitona, finalerdiak”

  1. C’mon guys!!!! jajja. Ea irabazten duzuen!!

    Benga Mirza!! Biharrarte.

Leave a Reply

Itxi
Bidali postaz