• Egutegia

    Urtarrila 2008
    A A A O O L I
    « Abe   Ots »
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  

Ordizia-Cafes Aitona 85-94

Majori kiroldegian ikusi zen partidua oso ona izan zen, bai ikusleentzat eta baita jokatzen ari zirenentzat. Etxekoak oso ondo jokatu arren kanpotarrak 9 puntuko abantaila lortu zuten partidu amaieran horrela pauso handi bat eman zuten euskal ligara sailkatzeko.

Partidua gaizki hasi zen Ordiziarrentzat 2-9 partziala jasoz, kanpotarren 9 puntuak jokalari berberak sartuz, Fuentesek, partidu amaieran 31 puntu lortu zituen eta bere taldekidea Xabi Perezek, gipuzkoako selekzioko jokalaria, 28 puntu lortu zituen eta 15 errebote gutxi gora behera. Laurden honen amaierara 20-21eko emaitzaz iritsi ziren.

Bigarren laurdenean Donostiarrak beraien altuera aprobetxatuz eta erasoko errebote asko lortuz alde egin zuten markagailuan atsedenaldira 10 puntuko abantaila lortuz, 36-46.

Hirugarren laurdena izan zen partiduko txarrena etxekoentzat, bertan lortu bai zuten abantaila handiena kanpotarrek, 20 puntura iritsi zen eta laurdenaren amaierara 52-70eko emaitzaz Fuentesek azken segundoan sartu zuen hirukoaren ondoren.

Azken laurdena Ordiziarrena izan zen, bertan 18 puntukoa zen abantaila laburtu eta 6 puntuetaraino jaistea lortu zuten, baina amaierara 85-94eko emaitzaz iritsi ziren azken segundoan Perezek sarturiko palmeo baten ondoren.
Bueltako partidua larunbatean jokatuko da eta Ordiziarrak irabazteko asmoz dihoazte nahiz eta oso zaila eduki klasifikatzea.

Leave a Reply

Itxi
Bidali postaz