• Egutegia

    Otsaila 2008
    A A A O O L I
    « Urt   Api »
     123
    45678910
    11121314151617
    18192021222324
    2526272829  

NBA All Star Weekend

Otsailaren 15, 16 eta 17 ospatu zen NBA-ko izarren asteburua edo estatu batuarrak esaten duten bezela NBA All Star weekend.

Lehenengo egunean Rookien eta Sophomoresen arteko partidua jokatu zen, beste era batera esanda lehen urtekoak bigarren urtekoen aurkako partida jokatu zen. Partidu honetan normala den bezala bigarren urtekoak irabazi zuten eta Cleveland Cavaliers-eko, Daniel Gibson izan zen jokalari baloratuena 11 hiruko saskiratze sartuz 20 saiakeratik.

Partidu honetan Rookien aldetik iaz ACB ligan zeuden bi jokalarik jokatu zuten. Luis Scola eta Juan Carlos Navarro. Scola titularra izan zen eta Navarrok 14 puntu sartu zituen partidu hona jokatuz.

Amaierako emaitzak Sophomores taldearen nagusitasuna adierazten du, 109-136 irabaziz.

Hauek izan ziren jokalari hoberenak:

Rookien aldetik:

Kevin Durant (Seattle Supersonics): 23 puntu 8 errebote 4 asistentzia

Al Horford (Atlanta Hawks): 19 puntu 9 errebote

Sean Williams (New Jersey Nets): 17 puntu 10 errebote

Sophomores taldean:

Daniel Gibson (Cleveland Cavaliers): 33 puntu, 11 hiruko.

Rudy Gay (Memphis Grizzlies): 22 puntu 8 errebote

Jordan Farmar (Los Angeles Lakers): 16 puntu 12 asistentzia

Hau guztia ostiral gauean gertatu zen eta larunbatean New Orleans Arenan ikuskizun ikusgarria ikusi ahal izan genuen. Lehenengo jaurtiketen lehiaketa egin zen eta San Antonio Spurs taldeak irabazi zuen bertan Tim Duncan eta David Robinson bezalako jokalariak parte hartuz.

Honen ondoren, 4 NBA izarrek parte hartu zuten abilidade lehiaketan. Chris Paul, Deron Williams, Jason Kidd eta Dwyane Wade hain zuzen ere.  Wade 2 urtez jarraian txapelduna izan zen baina aurtengoan Deron Williamsek irabazi zuen lehiaketa honetan errekorra eginda.

Hiruko saskiratzeen lehiaketa egin zen beranduxeago, 6 jokalariek parte hartuz. Richard Hamilton, Peja Stojakovic, Steve Nash, Dirk Nowitzki, Daniel Gibson eta Jason Kapono azkeneko hau iazko txapelduna.  Lehenengo fasean Nowitzki, Gibson eta Kapono izan ziren garaile eta beraien artean jokatu zen finala bertan iazko txapelduna garaile izan zen errekorra berdinduz, 25 puntu 30 posibleetatik.

Hiruko jaurtiketen ondoren etorri zen ikuskizuna New Orleansera Jamario Moon, Rudy Gay, Dwigth Howard eta Gerald Greenen eskutik, azkeneko honek iaz irabazi zuen. Lehenengo fasean izugarrizko mateak ikusi ondoren Jamario Moon eta Rudy Gay kanporatuak izan ziren eta finala beste bi jokalarien artean jokatu zen. Azkenik Gerald Greenek ezin izan zuen Howard gailendu.

Igandean jokatu zen denek espero zuten partidua, NBA-ko izarren partidua. Mendebaldekoek ezin izan zuten ekialdekoei irabazi eta orain dela 2 urte bezalaxe LeBron James jokalaria izan zen jokalari baloratuena. 134-128 irabazi zuten ekialdekoak.  Partiduko jokalari hoberenak hauek izan ziren:

Western Conference:

Chris Paul (New Orleans Hornets): 16 puntu 14 asistentzia

Carmelo Anthony (Denver Nuggets): 18 puntu 7 errebote

Brandoy Roy (Portland Trailblazers): 18 puntu 9 errebote 5 asistentzia

Eastern Conference:

LeBron James (Cleveland Cavaliers): 27 puntu 8 errebote 9 asistentzia

Ray Allen (Boston Celtics): 28 puntu

Dwigth Howard (Orlando Magic): 16 puntu 9 errebote

One Response to “NBA All Star Weekend”

  1. Izugarria txo!! Hori bai saskibaloi erakustaldia eta ez ACBkoa jajaja. Kaponoren 3.ko jaurtiketen erakustaldia ere itzela izan zen!!!!

Leave a Reply

Itxi
Bidali postaz