Kenyon Martin
Posted on 2008 Apirila 8 egilea: zekoino
Gaur egun Kenyon Martin Denver Nuggets taldean jokatzen du Allen Iverson eta Carmelo Anthony bezalako izarrekin batera. Jokalari honek ez zuen minuturik jokatu aurreko urtean lesio baten ondorioz eta aurten denboraldi bikaina ari da egiten, 12,7 puntu sartuz eta 6,5 errebote hartuz partiduko. Denverrera iritsi aurretik New Jersey Nets taldean jokatu zuen Jason Kidd antolatzailearekin batera, bien artean eraman zuten beraien taldea NBA-ko finalera, bertan Kobe Bryant eta Shaquille O`Neal taldearen aurka galduz. Hura izan zen Kenyon Martinen denboraldi hoberena. Hemen uzten dizuet bere bideo bat: