Arrasate-Ordizia
Igandean Arrasaten jokatu zen partidua oso garrantzitsua zen bi taldeentzako, irabazten zuenak pauso haundi bat emango baitzuen Gipuzkoako txapelketaren finalerdietara sailkatzeko eta irabazleak Ordiziarrak izan ziren 77-86ko emaitzarekin.
Partidua gaizki hasi zen urdinentzat 13-2ko partziala sartu bai zuten etxekoak ordiziarren 2-3 zonakako defentsa apurtuz, 3 hiruko sartuz, baina berehala esnatu ziren ordiziarrak eta lehen laurdenaren amaierara 17-15eko markagailuaz iritsi ziren. Bigarren laurdenean intentsitate handiz jokatu zuten goierritarrak eta atsedenaldira 7 puntuko abaintailaz joan ziren. Hirugarren laurdena izan zen ordiziarren hoberena bertan lortu baitzuten bentajarik handiena, 15 puntukoa alegia, laurden honetan puntu ugari lortu zituzten bi taldeak, 24-32ko partziala lortu zuten laurden honetan. Dena erabakita zirudien, baina hala eta guztiz etxekoek ez zuten amore eman eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten 21-4ko partziala sartuz ordiziarrei, hau da, 77-73koa zen emaitza 2 minutu eta erdi gelditzen zirenean partidua amaitzeko. Ordiziarrak ez ziren urduri jarri eta azkeneko minutu horietan 0-13ko partziala sartu zuten 77-86ko markagailuaz iritsiz amaierara. Aipatzekoak Eneko Duranen 33 puntuak eta Asier Ibeasen 20 puntuak.
Larunbat honetan BKLko Beasaindarrak datoz Majori kiroldegira irabazteko asmoz, beraien arteko azken partiduan egin zuten bezala. Ordiziarrak garaipen batekin aurrera pauso izugarria emango dute.
Filed under: Ordizia saskibaloia