Posted on 2007 Abendua 13 egilea: zekoino
Pasa den astean Allen iversonek 51 puntu sartu zituen Kobe Bryanten Los Angeles Lakers taldearen aurka. Iversonek 2001eko finala talde honen aurka galdu zuenetik motibazio handiagoz jokatzen du Kaliforniako frankiziaren aurka. Hona hemen bere 51 puntuak ikusteko aukera.
Zabildu
Filed under: NBA | No Comments »
Posted on 2007 Abendua 11 egilea: zekoino
Luis Alberto Scola Argentinako saskibaloi jokalaria da 1980ko apirilaren 30ean jaioa Buenos Airesen, gaur egun Hoston Rockets taldean jokatzen du.
Bere saskibaloi bizitza ACB ligan eduki du Tau Ceramica Baskonia taldean egon da 2000. urtetik 2007ra arte, Argentinako ligan ere jokatu du, Ferro Carril Oeste taldean. 2002. urtean NBA-ko “draftean” aukeratua izan zen San Antonio Spurs taldean 56. postuan.
2007ko uztailan Texaseko taldeak Houstonera bidali zuen Scola, 3 urtetako kontratuarekin.
Luis, txikitatik jokatzen du saskibaloian eta 15 urte zituela Argentinako selekzioarekin jokatzen zuen. 15 urterekin hasi zen Ferro Carril Oeste taldean jokatzen 3 denboraldiz eta 1998. urtean Tau Baskoniak fitxatu zuen, nahiz eta gero Gijonera bidali minutuak edukitzeko LEB ligara. 2 urte igaro zituen Gijonen. Ondoren Gasteizeko taldera itzuli zen eta bertan lortu ditu bere lorpen handienak. Scolak 2007. urtera arte jokatu zuen Gasteizen eta urte honetako udan Estatu Batuetako ligara salto ematea pentsatu zuen eta baita egin ere. 2007ko udan Argentinako selekzioarekin MVP saria lortu zuen Ameriketako preolinpikoan, bere taldea finalera eraman zuen bertan Estatu Batuetako selekzioaren aurka galduz, Lebron James, Kobe Bryant, Carmelo Anthony, Dwight Howard, Chris Paul… jokalarien aurka. Nahiz eta jokalari guzti hauek egon MVP izendatu zuten Scola.
NBA-n
Houston Rockets taldearekin denboraldi aurrean debutatu zuen New Orleans Hornets taldearen aurka, baina ez zuen zortea izan bere taldeak galdu egin bai zuen, Scolak 8 puntu eta 7 errebote lortu zituen. Talde berriaren afizioaren aurka urriaren 11an jokatu zuen eta 26 minututan 17 puntu eta 6 errebote lortu zituen. Gaur egun arte jokatu dituen partidu hoberenak Phoenix Suns, San Antonio Spurs eta Miami Heaten aurka izan dira. 20 puntu sartuz partidu bakoitzean, gainera Phoenixen aurka 11 errebote lortu zituen,San Antonioren aurka 4 eta Miamiren aurka 9.
Lorpenak
Bere lorpen handienak Argentinako selekzioarekin eta Tau Baskoniarekin lortu ditu.
- 2004ean urrezko domina lortu zuen Atenaseko olinpikoan.
- 2002an zilarrezko domina Indianapoliseko munduko txapelketan.
- 2007ko udan zilarrezko domina Ameriketako preolinpikoan.
- 3 errege kopa Tau Baskoniarekin 2001-2002, 2003-2004, 2005-2006
- 2001-2002 urtean ACB liga lortu zuen.
- 2005 eta 2007ko MVP saria lortu zuen ACB ligan.
Euroligako saskiratzaile nagusia da historia guztian zehar.
Zabildu
Filed under: NBA | No Comments »
Posted on 2007 Abendua 3 egilea: zekoino
Larunbatean Bidebieta kiroldegian Easo “B” eta Ordiziaren arteko partidu interesgarri bat jokatu zen. Kanpotarrek garaipena lortu zuten eta ondorioz, goiko postuei begira jarraitzen dute.
Partida zaila izan behar zela zirudien hasieran, baina defentsa gogorra jarri zuten Ordiziarrek lehen laurdenaren amaierara 2-13ko emaitzaz iritsiz, Donostiarren bi puntuak jaurtiketa libreetan izan ziren. Ondorengo 10 minutuak borrokatuagoak izan ziren, laurden honetan 11-10eko partzialaz irabazi zuten laurdena etxekoek, 13-23ko emaitzaz iritsiz atsedenaldira, hemen ikusten da partiduan defentsak izan zirela nagusi. Atsedenaldia eta gero erasoa gailendu zitzaion defentsari, 29-43ko emaitzarekin iritsi ziren azkeneko 10 minutuetara. Azkeneko laurdenean lasai jokatu zuten urdinak eta garaipena etxera eraman zuten 16 puntuko abantailaz, 41-57. Partidu guztia kontrolpean eduki zuten, Donostiarrak ez ziren 7 puntu baino gutxiagora hurbildu.
Hurrengo astean jai daukate zubia dela medio eta bi aste barru jokatuko dute liderraren aurka Majori kiroldegian, arratsaldeko 4etan.
Saskiratzaileak:
Easo “B”: Urreta (4), Brizu (16), Cejudo (0), Agirre (0), Hernandez (2) - boskote titularra- Usabiaga (0), Ormazabal (2), Lijo (7), Ibarra (0), Aranzabal (4), Ezkor (6)
Ordizia K.E.: Villar (8), Ibeas (6), Iza (14), Duran (7), Garcia (18) - boskote titularra- Iras (2), Fundi (0), Arakama (2), Urkijo (0), Gabriel (0)
Aipatzekoa partidua irabazi ondoren entrenatzaileak jokalariei gonbidatutako afaria Ordiziako sagardotegian. Ikaragarri ondo pasatu bai zuten jokalariek eta bata ere entrenatzaileak.

Zabildu
Filed under: Ordizia saskibaloia | No Comments »
Posted on 2007 Azaroa 29 egilea: zekoino
Allen Ezail Iverson 1975eko ekainak 7an jaio zen, gaur egun NBA-n jokatzen du Denver Nuggets taldean. Bere bigarren denboraldia da talde honetan eta 10 denboraldi jokatu zituen Philadelphia 76ers taldean, han igaro zituen bere karrerako momentu hoberenak, lorpen indibidual asko lortuz, baita NBA-ko finaletara iritsiz 4-1 galduz Los Angeles Lakers taldearen aurka.
Iversonen bizitza oso gogorra izan da NBA-ra iritsi aurretik. Virginiako auzo txiroenean jaio zen eta bertan bere lagunik hoberena hil zuten. Denbora txiki bat kartzelan igaro zuen borroka batean harrapatu zutelako, 4 hilabete igaro zituen bertan bere unibertsitateko entrenatzaileak bertatik atera baitzuen konfiantza asko baitzuen berarengan, jokalari oso ona zelako. Hala eta guztiz, inozentea zela konfirmatu zen atera bezain laster eta arazo guzti hauei aurre egiteko gai izan zen oso jokalari ona eta atleta hobeagoa izanik.

NBA-n
Iverson “The Answer” bezala ezagutzen da munduko liga hoberenean eta 1996ko “draftean” lehenengo hautatu zuten Philadelphia 76ers taldeak eta talde honetako saskiratzaile nagusia izan da aukeratu zutenetik. Bere rookie urtean famatua egin zen Michael Jordan jokalariari egin zion mobimentuarengatik.

Oso ezaguna da bere dribblinarengatik, abiadurarengatik, fisiko atletikoarengatik eta jokalari handien artean sartzeko duen erraztasunarengatik bere altuera txikia izan da ere.
Eskolta eta antolatzaile moduan jokatzen du, 183m neurtzen du eta 74.8kg pisatu. Bere denboraldi hoberena 2001. urtean izan zen ligako saskiratzaile nagusia izanda. MVP (Most Valuable Player) saria irabazi zuen, bere taldea finalera eraman zuen, baina bertan galdu egin zuten Kobe Bryant eta Shaquille O’neal bikotearen taldearen aurka. Los Angeles Lakers taldea ez zuen porrotarik erdietsi finala arte eta denak espero zuten finalean partidu guztiak irabaztea, baina lehenengo partiduan Los Angelesen Iversonek partidu ikaragarria jokatu zuen eta garaipena lortu zuten. Hala eta guztiz, 4-1 irabazi zuten Kaliforniarrak.
2006ko abenduak 20an, 10 urte Philadelphian igaro ondoren, Denver Nuggets taldera joan zen, Carmelo Anthony-rekin batera, taldeko titulu bat lortzeko asmotan, jokalari bezala dena lortu baitu. Carmelo Anthony-rekin batera ligako bikote hobenetariko bat dira erasoan, gau batean 75 puntu lortu zituzten bien artean. Denver-era iritsi zenetik bere puntuetako bataz bestekoa jaitsi egin da eta asistentzien bataz bestekoa igo.
Lorpen Indibidualak
- 1997ko irailan, rookie izanda 5 partidu jarraian 40 puntu baino gehiago lortu zituen, record-a da NBAn.
- Saskiratzaile nagusia 4 aldietan (1998-99, 2000-01, 2001-02, 2004-05)
- 2001eko eta 2005eko All Star Game partiduaren MVP.
- 2001eko denboraldiko MVP.
- NBA-ko lehenengo boskotean 3 alditan aukeratua (1999,2001,2005), bigarren boskotean 3 alditan ere (2000,2002,2003), hirugarren boskotean behin (2006).
- 2. bataz besteko hoberena playoff-etako historian zehar. 30 puntu partiduk.
- Historiako bakarra 3 denboraldi jarraian ligako lapur hoberena izaten.
- 5 partidu jarraian 50 puntu baino gehiago, 7 jokalarik soilik lortu dute.
- 50 puntu 15 partidu baino gehiagotan sartu ditu
- Jokalari bakarra puntu ,asistentzia eta lapurketatan 5 hoberenetan egoten.
- 1996-97. urteko, urteko rookie saria lortu zuen.
- Bere record-a: 60puntu partidu batean.
- 10 lapurketa partidu batean, record-a da playoff-etako historian.
- NBA-ko historiako 3. saskiratzaile nagusia, 27.9 puntu partiduko.
Zabildu
Filed under: NBA | 2 Comments »
Posted on 2007 Azaroa 18 egilea: zekoino
Larunbaten Urretxun 12etan partidu bat jokatu zen Goierri eta Ordiziaren artean. Partidua tranpa bat zen Ordiziarrentzat, etxetik kanpo jokatzen baitzuten aurkari zail baten aurka, nahiz eta, klasifikazioan gaizki kotatuta egon.
Gaizki hasi zuten partidua urdinek eta antzeman zen partidua irabaztea zaila izango zela, esate baterako, lehenengo laurdenaren emaitza 24-20koa izan zen. Bigarren laurdena, berriz, 15-18 irabazi zuten, baina oso gaizki jokatuz, baloi ugari galduz, kanasta azpian asko huts eginez… honela 39-38ko emaitzaz ailegatu zen atsedenaldira.
Aldageletan entrenatzaileak jokalariei diskurtsoa bota eta gero beste partidu bat ikustea espero zuen entrenatzailea, baina ez zen horrela izan azkeneko laurdena arte, 3.laurdeneko amaierara puntu bateko abantaila iritsi bai ziren, 48-49. Esan dugun bezala azkeneko laurdenean esnatu ziren Ordiziarrak, 6-22 partziala lortuz azkeneko laurdeneko lehenengo 7 minututan, azkeneko 3 minutuak ez zuten ezertarako balio, amaierako emaitza 61-75 izan zen.
Partidu hau irabazi ondoren oraindik finalerdiak jokatzeko aukera daukate Ordizarrak. Hurrengo partidua etxean jokatuko dute C.D. Internacionalen aurka.
Partiduko saskiratzaileak: Villar (7), Urkijo (0), Duran (18), Garcia (24), Iza (8)-boskote titularra- Ibeas (16), Fundi (0), Iras (2), Arakama (0), Gabriel (0)
Zabildu
Filed under: Ordizia saskibaloia | No Comments »
Posted on 2007 Azaroa 13 egilea: zekoino
Pasa den aste bukaeran jokatu zen ACB ligako 7. jardunaldia eta honako emaitzak eman ziren:
| Alta Gestión Fuenlabrada - C.B. Granada |
74-70 |
| Akasvayu Girona - Real Madrid |
83-94 |
| Gran Canaria Grupo Dunas - TAU Cerámica |
58-69 |
| Polaris World CB Murcia - ViveMenorca |
71-68 |
| AXA F.C. Barcelona - Grupo Begar León |
67-56 |
| Grupo Capitol Valladolid - Pamesa Valencia |
70-81 |
| Unicaja - iurbentia Bilbao Basket |
76-77 |
| Cajasol - MMT Estudiantes |
86-72 |
| DKV Joventut - Ricoh Manresa |
87-86 |
Atentzioa gehien deitzen duena Iurbentiaren garaipena da Unicajaren etxean, puntu bakar batez. Garaipen honekin Bilbotarrak errege kopara begira daude , izugarrizko liga hasiera egin ondoren. Hurrengo astean etxetik kanpo beste garaipen bat lortu nahiko dute, baina zaila edukiko dute Real Madrid taldea bisitatu beharko dutelako.
Beste euskal taldeari dagokionez partidu zaila zuen Gran Canariaren aurk, etxetik kanpo. Baina irabazi egin zuten azkeneko laurdenarengatik, orduan alde egin baitzuten markagailuan, 11 puntuko aldearengatik irabaziz.
Jardunaldi honetako jokalari hoberena Real Madrideko Charles Smith izan zen 29 puntu (5 hiruko), 4 errebote, 4 lapurketa eta 2 asistentziarekin.
Zabildu
Filed under: ACB | No Comments »
Posted on 2007 Azaroa 11 egilea: zekoino
Larunbatean Majori kiroldegian jokatzen zen partidua oso garrantzitsua zen bi taldeentzat, galtzen zuenak Gipuzkoako final erditara sailkatzeko aukera gehienak galduko baitzituen eta derbya zenez garrantzitsuagoa.
Partidua lasai hasi zuten Ordiziarrek 0-6eko partziala lortuz kanpotarrek, lehenengo laurdena lasai izan zen 16-18ko emaitzaz iritsiz lehenengo hamar minutuen amaierara. Bigarren laurdenean esnatu ziren etxekoak, atsedenaldira 40-36eko emaitzarekin iritsiz, nahiz eta, Jon Villarren 4 faltak bigarren laurdenean, honek partidu ia osoa bankilotik ikusi behar izan zuen, hala eta guztiz, 19 puntu lortu zituen.
Atsedenaldiaren ondoren, Ordiziarrak abantaila handiagoak lortu zituzte, baina laurden honen amaieran 6 puntutako abantaila zuten bakarrik. Azkeneko laurdena izan zen partiduko emozionanteena. Ordiziarrek 15 puntuko abantaila lortu zuten eta erabakiorra zirudien, baina Beasaindarren hutsarte baten ondoren presionatzen hasi ziren eta horrela etxekoek baloi ugari galdu zituzten 4 minuturen faltan 2 puntuko abantaila zuten soilik. Azkeneko 4 minututan Beasaindarrek baloi tontoak galdu zituzten eta partidua erabakita utzi zuten Ordiziarrek, amaierara 80-72ko emaitzarekin iritsiz.
Zabildu
Filed under: Ordizia saskibaloia | No Comments »
Posted on 2007 Azaroa 9 egilea: zekoino
Tau Baskoniak bere bigarren garaipena jarraian lortu zuen Prokom Trefl taldeari 66-82 irabazi ondoren. Hirugarren laurden zoragarria jokatu zuten 6-25eko partziala lortuz, Splitter eta Rakoceviceri esker.
Atsedenaldian partida oso parekatua izango zela zirudien, baina 3. laurdenean 0-16eko partziala lortu zuten Gasteiztarrek eta erabakita utzi zuten norgehiagoka. 10 minutu horietan Rakocevic eta Splitter izan ziren Tau-eko jokalari hoberenak. Azkeneko laurdenean erritmoa jaitsi zuten Arabarrek eta Poloniarrek aprobetxatu egin zuten erritmo jaitsiera hori 16 puntutako diferentziaz iritsiz amaierara.
Partiduko saskiratzaile nagusia Prokom-eko Milan Gurovic izan zen eta Tau-ean Rakocevic eta Prigionik 15 puntu sartu zituzten.
66 - Prokom Trefl Sopot (19+17+6+24): Best (6), Masiulis (3), Slanina (5), Gurovic (17), Van Den Spiegel (17) –boskote titularra–; Dylewicz (6), Roszyk (4), Harissis (3), Wagner (-) eta Wolkowysky (5).
82 - TAU Cerámica (21+23+25+13): Planinic (12), Rakocevic (15), Mickeal (6), Teletovic (12), Splitter (12) –boskote titularra–; Prigioni (15), McDonald (6), Vidal (4) eta Jasaitis (-).
Zabildu
Filed under: Euroliga | No Comments »
Posted on 2007 Azaroa 7 egilea: zekoino
Orain dela aste bat hasi zen saskibaloiaren munduko ligarik hoberena. Hiru partidu jokatu ziren lehen egunean, San Antonio Spurs iazko irabazleak ireki zuen 2007-2008 denboraldia Portland Trail Blazers taldearen aurka. Partidu honetan Spurs taldean iaz zeuden jokalariei txapeldunen eraztuna eman zieten.

Beste bi partidak hauek izan ziren:
Los Angeles Lakers - Houston Rockets
Golden State Warriors - Utah Jazz
Dagoeneko aste bat pasatu da partidu hauek jokatu zirenetik eta aipatzekoa da New Orleans Hornets (4-0)taldeak oraindik ez duela porrota ezagutzen eta orain dela 2 urteko txapeldunak, Miami Heat, ez duela garaipenik lortu (0-3).
Zabildu
Filed under: NBA | No Comments »
Posted on 2007 Azaroa 5 egilea: zekoino
Ongi etorria Jakintzazu.netra. Hau zure lehen bidalketa da. Editatu edo ezabatu ezazu eta jarraian, hasi blogeatzen!
Zabildu
Filed under: Sailkatugabeak | 1 Comment »